EKIPE ZIURTAGIRIA



EKIPE ZIURTAGIRIA

EKIPE-k erakunde bezala dituen helburu nagusien artean, ikerketa zientifikoaren zabalkundea, behar bezalako formakuntzaren sustapena eta kirol psikologiaren aplikazio profesional zuzena ziurtatzea daude. Hiru alderdi hauei, eta horien ildotik bideratzen diren ekintzei dagokienez, EKIPE-k kirol psikologoen maila egokia ziurtatzea du helburutzat. Hori dela eta, EKIPE-k zenbait irizpide betetzen dituzten profesionalei egiaztagiri bat eskaintzen die. Irizpide horiek formakuntza akademikoa eta esperientzi profesional egokia behin lortzerakoan bete ahal izango dira. (ikusi EKIPE-ko egiaztagiria lortzeko irizpideak) 
EKIPE-k eskaintzen duen egiaztagiriak duen xede bakarra, kirolariei, entrenatzaileei, kirol zuzendariei, hedabideei eta publiko orokorrari, kirol psikologian aritzen den profesional batek behar bezalako maila lortu duela bermatzea da.  Profesional batek egiaztagiria lortzen duenean, EKIPE-k erakunde bezala kudeatzen duen eta kirol psikologian aditu baten bila dagoen kirolari edo erakundeen esku dagoen Onetsitako Adituen Zerrendara atxikitzen zaio.  Horrela, kirolariek, klubak eta kirolarekin zerikusia duten beste edozein erakunde zein pertsonek zerrenda hori erabili ahal izango dute behar bezalako prestakuntza duten kirol psikologoak identifikatzeko.
EKIPE-k osatzen duen Onetsitako Adituen Zerrendan ez agertzeak ez du esan nahi aditu batek formakuntza zein esperientziarik ez duela, agertzeak aldiz, formakuntza akademikoa zein esperientzia profesionala egokiak izan direla bai bermatzen du.      
EKIPE-ko egiaztagiria lortzeko irizpideak 

Formakuntza akademikoa

Aldez aurreko ezinbestekoa den maila ziurtatzeko: Lizentziaturako ikasketak bukatuak izatea eta maila ofizialean onartutako unibertsitate batek emandako, Kirol Psikologiari buruzko gradu-ondoko ikasketaren bat egina izatea.

Jasotako formakuntzaren une oroko berriztapena ziurtatzeko: Honako erakundeek,  azkeneko lau urtetan antolatutako kongresu edo simposiunetako behintzat bitan parte hartu izana:  

 International Society of Sport Psychology (ISSP),
 European Federation of Sport Psychology (FEPSAC),
 Federación Española de Psicología del Deporte (FEPD),
 Euskadiko Kirol Psikologiaren Elkargoa  (EKIPE).

Esperientzia profesionala

Kirol psikologiaren arloan espediente esanguratsua duen zuzendari baten partez sinatutako gutxieneko 100 orduko esperientzia profesionaleko tartea bete ostean lortu daitekeena. Ikasitako edukiak eta jasotako ezagutzak ziurtatuak izan daitezen, ezinbestekoa izango da praktikak zaindu dituen tutorearen partez sinatutako agirian, batetik betetako eginkizunak eta haien deskribapena azaltzea, eta bestetik egiaztagiria jaso nahi duen psikologoak lortutako maila ziurtatzen duen ebaluazioari dagokion iritzi kritikoa espresuki zehaztua agertzea.

Informazio Gehigarria

EKIPE-k kirol psikologiaren inguruan eskaintzen duen egiaztagiriari buruz informazio gehigarria jaso nahi izanez gero, edo jadanik EKIPE-n partez egiaztagiria jaso duten adituen zerrenda ezagutu nahi baduzu, kontaktatu mesedez ekipepsiko@gmail.com helbidearekin.