EGIN ZAITEZ BAZKIDE

BAZKIDEAK 

Egin zaitez bazkide

EKIPE-ren bazkidea izateagatik  onura hauek jasoko dituzu:

  • Erakundearen bi urteko aldizkaria jasotzea.
  • “Revista de Psicología del Deporte” aldizkarira harpidetza. “International Society of Sport Psychology (ISSP)” erakundearen gaztelaniazko argitaratze ofiziala. Bere baitan ikerkuntza zein praktika profesionaleko artikuluak dituelarik
  • Maila internazionalean garantís  gehien duten aldizkarien indizetara sarbidea
  • Beherapen nabarmenak EKIPE-k edo/eta Espainiako Kirol Psikologiaren Elkargo ofizialak antolatutako simposium eta kongresuetako matrikula gastuetan
  • Euskadin kirol psikologiaren inguruan jarduten diren profesionalekin kontaktua ezartzeko aukera 
  • EKIPE-k eskaintzen duen egiaztagiria jasotzeko aukera. Honek kirol psikologian lan egiten duen profesional batek jasotako formakuntza akademikoa eta burututako esperientzia profesionala bermatzen duelarik.
Hemen bertatik egin zaitezke bazkide erraztasun osoz.

Harpidetza motak

Bazkide profesionalak: (Urteko kuota 40 eurokoa da)
Mota honen barruan ikasketa unibertsitarioak bukatuak eta kirol psikologian interes berezia duten bazkideak izango genituzke. 

Ikasle bazkideak: (Urteko kuota 20 eurokoa da) 
Mota hau ikasketa unibertsitarioak betetzen ari diren edo doktoradotza ikasketak egiten dauden bazkideentzako zuzendua

Afiliatutako bazkideak: (Urteko kuota 30 eurokoa da)
Kategoria honetan nahiz eta lizentziatuak edo ikasleak ez izan, baina kirol psikologian interesa duten bazkideak izango genituzke. Mota honetako bazkideak EKIPE-ren harpidetza orokorra
ematen dituen onura guztiak dituzte, erakundeko karguak edo bere funtzionamendua arautzen duten arauak bozkatzeko almena izan ezik.

Bazkide egiteko prozedura

1. Inskribatze inprimakia betetzea. Behin bazkidea izango zarenean zure harpidetza datuak aldatu ahal izango dituzu emango dizugun izena eta gakoarekin.  

2. Bazkide egitearen urteko kuotaren ordainketa bideratzea erakundearen kontu korrontean:  
    Euskadiko Kirol Psikologiaren Erakundea:
    Caja Laboral, kontu zenbakia: 3035 0143 76 1430003760
    Kontzeptua: 
    Izen eta bi abizen (2007. urteko kuota) 

    3. Behin kuota ordainduta eta inskribatze inprimakia bidalita izango duzunean EKIPE-ko bazkide zarelakoaren konfirmazioa jasoko duzu. Une horretatik bertatik zure izen eta gakoaren bitartez EKIPE-k bere web orrian bazkidentzako zuzendutako ataletara sarbide irekia izango duzu.

      Informazio gehigarria
      Informazio gehiago behar izanez gero, bai lehen aldiz bazkide egiteari zein bazkide harpidetza berritzeari dagokionez gurekin kontaktatu mesedez: ekipepsiko@gmail.com